Ziurtagiriak baliogabetzea

Izenpe-k aukera ematen dizu ziurtagiriak aurrez aurre baliogabetzeko eskatzeko Gasteizen, Donostian eta Bilbon dituen bulegoetan. Eguneko edozein ordutan telematikoki baliogabetzeko aukera ere ematen du, joan-etorriak saihestuz.

Izenpe-k lanegun bateko eskaera jaso eta hurrengo 24 orduetan baliogabetuko du ziurtagiria, eta posta elektronikoz jakinaraziko die eskatzaileari eta harpidedunari ziurtagiriaren egoera-aldaketaren berri.

Aukeratu gehien komeni zaizun aukera.

Izenpe-ren aurrez aurreko hitzordua Bilbon, Gasteizen eta Donostian dituen bulegoetarako.

Izenpe-k aplikazio bat du, eta, horren bidez, hitzordua eskatu ahal izango duzu baliogabetzea tramitatzeko edo, azkenean etortzerik izango ez bazenu, bertan behera uzteko. 

ESKATU HITZORDUA

Izenpe-k aukera ematen dizu ziurtagiriak online baliogabetzeko eskatzeko:

ONLINE BALIOGABETZEA

  1. Ziurtagiria baliogabetzeko eskaera, sinatuta eta notario aurrean legitimatuta, helbide honetara bidaliz:

Izenpe, SA

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71 - 1. solairua 

01008 Vitoria-Gasteiz

  1. EU TSLn (Trusted Service List) sartutako CA batek emandako ziurtagiri kualifikatu batekin sinatutako baliogabetze-eskaera helbidera [email protected] bidalita.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Etxera
OSZAR »